Goenkale
'Goenkale'ren aurrerapena
Alain Jessiren hilketan nahasita dagoela pentsatuko dute 'Goenkale'n
Erredakzioa
Kandidok tranpa bat jarriko dio Alaini, bere DNA lortu eta Jessiren gorpuan aurkitutakoarekin konparatu ahal izateko. Ez galdu maiatzaren 13ko atala!
'Goenkale' telesaileko aurtengo misterio nagusiena argitzen ari da poliki poliki. Alain Jessiren hilketan inplikatuta egon daitekeela uste du Sabinok, eta Ertzaintzari emango dio horren berri. Horrela bada, Kandidok tranpa bat jarriko dio Alaini, horren DNA lortu eta Jessiren gorpuan aurkitutakoarekin konparatu ahal izateko.
Bestalde, Kandido berak, bere aitaren testamentua lapurtzea leporatuko dio Asuni. Baserritarrak uste du badakiela benetan nork lapurtu duen, eta Abelengana joko du. Berak lapurtu duela onartuko du honek.
Madariagatarren etxean ere urak harro dabiltza. Enpresatik informazioa lapurtzeagatik aitak arazoak dituela jakin dute Mireiak eta Estherrek eta informazio hori bilatzeari ekingo diote, Julianen aurkako salaketa kentzea lortzeko.
Azkenik, Jon Batisekin elkartuko da. Jonek arma askoko enkargua egingo dio, eta horren konfiantza lortuko du horrela.
'Goenkale' astelehen eta astearteetan dago ikusgai, 22:20tik aurrera, eitb.com-en eta ETB-1en.