Goenkale
Hurrengo atalean...
Asunek Luis hil zuela jakingo du Kandidok, 'Goenkale'n
N.G.
Erredakzioa
Abelek bazekien nork hil zuen Luis, baina Asun kartzelan sartuko zuten beldur, ez zuela ezer esan aitortuko dio Kandidori. Bestalde, Alainek Jessi hil zuela aitortuko du galdeketan.
Tentsio-egoera handia bizi da 'Goenkale'n. Batetik, Kandidok, bere aitaren testamentua Abelek lapurtu zuela jakingo du. Horren aurrean, Luis (Asunen anaia eta Sabinen aita) Asunek hil zuela onartzera behartuta sentituko da Abel, eta Asun kartzelara joateko beldur zelako ez duela ezer esan azalduko du. Abelek onartu egingo du Asun antzua izatea bere erantzukizuna ere badela, baina hilketa bat ezkutatu izanak kezkatuko du Kandido.
Bestetik, Jessi Alainek hil zuela kontatuko dio Naiak Ertzaintzari. Gerora, galdeketan, Alainek berak onartuko du berak hil zuela Jessi. Horrela, Aimar errugabea dela egiaztatuko da.
Ibon bere egoerarekin haserre egongo da oraindik, eta bere frustrazioa Itxasorekin ordainduko du. Gainera, Manex etxetik botako du, Itxasorekin harreman bat izaten ari dela uste baitu.
Esther eta Julian elkarri kontuak kontatzen ikusiko ditu Mireiak, eta haserretu egingo da. Horren aurrean, Julianek enpresako informazioari buruzko egia osoa kontatuko dio Mireiari. Gainera, Estherrek bere amaren gaixotasun bera duela kontatuko dio. Horrela, hirurek bat egingo dute Dorothyren aurka.
Ez galdu 'Goenkale'ren gaurko atala. Giroa pil-pilean dago! 'Goenkale' astelehen eta astearteetan dago ikusgai, 22:20tik aurrera, eitb.com-en eta ETB-1en.