Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Irailean, bueltan

Inesen bahiketaren gako guztiak, 'Goenkale'ren hurrengo denboraldian

Erredakzioa

eitb.com

Inesen bahiketaren klabeak jakin nahi dituzu?; Estherren gaixotasuna eta transplantearen beharra nola amaituko da?; Axun eta Sabinen baserriko sutea nork sortu zuen?; Hemen duzu aurrerapen bat!

2:59

Irailean hasiko den 'Goenkale'ren 20. denboraldia bero bero helduko da Euskal Telebistara. Oraintxe pil pilean zeuden gaietako asko iraileko lehendabiziko ataletan argituko dira, hala nola, Inesen bahiketa, Estherren gaixotasuna eta transplantearen beharra, edota Axun eta Sabinen baserriko sutea nork sortu zuen.

19. denboraldiko azken atalaren amaierako aurrerapenean ikusi genuenez, Germanek Ines aurkitzea lortuko du. Batisek bahitu eta mendian utzi zuen haurdun zegoela, eta ordu horietan haurra jaioko da. Germanek Ines eta haurra aurkitzea lortuko ditu, baina, ze egoeratan? Garaiz iritsiko ote da?

Estherren gaixotasunari dagokionez, azkenean, Mireiak, bere ahizpak transplantea egiteko erabakia hartu eta bere gibelaren zati bat Estherri emango dio. Hala ere, Esther ez dago ados, ebakuntzak arrisku handia duelako eta biak hil daitezkeelako.

Bestalde, Axunek paper batzuk erre nahian sua eman zion nahi gabe etxeari. Ertzaintzari bera izan zela izkutatu nahi dio, baina Kandidok erredurak aurkituko dizkio gorputzean eta dena agerian gelditzeko zorian egongo da.

Hala ere, ez da hori Kandidoren arazo bakarra. Aliziak bere emazteak adarrak jarri dizkiola jakingo du, Telmok honi bidalitako mezuak irakurriko baititu. Zer egitea erabakiko du?

20 urte beteko ditu urrian 'Goenkale' telesailak, Europako telesail beteranoetakoa bilakatuz, eta hurrengo denboraldia, beraz, ez da nolanahikoa izango! Inoiz baino misteriotsuago helduko da irailean ETB1era; ez duzu galduko, ezta?