Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Abenduak 6

Bi atal berezi aurre-estreinatu ditu Durangon 'Goenkale'-k

Erredakzioa

Donostia

Abenduaren 6an aurre-estreinatu zituen 'Goenkale'k jarraitzaileen aurrean bi atal berezi horiek Durangon. Ondoren, ohiko ordutegian jarriko dira ikusgai ETB1en eta eitb.com-en.

  • Itxaso, Leonor eta Celia | Help, sokorro, ezkondu!

    Itxaso, Leonor eta Celia

'Help, Sokorro, ezkondu!' izeneko bi atal berezi prestatu du 'Goenkale' telesailak eta jarraitzaileen aurrean aurre-estreinatuko ditu, Durangon. Ondoren, astelehenean, abenduaren 9an, ETB1en eta eitb.comen emango da bi atal horietako bat, 'Goenkale'ren ohiko ordutegian.

Durangoko Azoka probestuz egin da aurre-estreinaldi hau Durangoko Zugaza zinema-aretoan. Telesailaren jarraitzaileak ere gonbidatuta izan ziren, ekitaldia irekia izan baitzen.

Jendaurrean estreinatu ondoren, telebistan emango dira bi atal berezi hauek. Lehendabizikoa abenduaren 9an emango da, 'Goenkale'ren ohiko ordutegian eta bigarrena, berriz, abenduaren 16an ordutegi berean. eitb.com-en zuzenean emango da ordutegi horretan bertan.

Ibon eta Itxasoren ezkontza

Ibon eta Itxasok ezkontzeko asmoa daukate. Horrela Ibonen izeba Sokorrok, opari gisa, diru apur bat emango diela uste dute eta horrek tokatu zaien babes ofizialeko etxea erostea ahalbideratuko lieke. Hori izango da pelikula honen abiapuntua.

Baina gauzak korapilatu egingo zaizkie. Alde batetik, Socorroren aurrean itxurak egin beharko dituzte, batez ere Itxasok, oso emakume kontserbadorea baita. Eta bestetik, Itxasoren Kubako familia Arraldera etorriko da ezkontzarako. Leonor, Nelson, Celia (Leonorren ama) eta Antxon bere senarra, Higinio osaba... Denak batera azalduko dira berriz ere korapilo ugari sortuz.