Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Aurrerapena

Tragedia, 'Goenkale'ren denboraldi honetako azken atalean

I.A.

Mitxelek Alizia bahituko du Trikuren laguntzarekin, eta tragedia bat jazoko da gaur, 22:15ean, 'Goenkale' saioaren 20. denboraldiko azken atalean.

ETB1ek 'Goenkale' saioaren denboraldi honetako azken atala eskainiko du gaur gauean: "Alizia amesgaiztoen lurraldean II".

Ernestok Inesen konfiantza lortu beharko du, honek bere kontrako epaiketan deklaratzeko. Errudun dela aitortuko dio Ernestok Inesi, eta aldatu egin dela pentsatuko du honek. Halere, Mireiak argi utziko dio hori ez dela gertatuko.

Guztien ezusterako, Lukas Arralden agertuko da. Halere, inork ez daki udaletxeko lehiaketa irabazi duen enpresariarekin harremanetan dagoela Lukas.

Ibonen mezu batek bere desleialtasunaren berri duela jakinaraziko dio Itxasori. Itxasok uste du Aitorrekin izandako desleialtasunaz ari dela Ibon, baina ez da konturatuko Nekaneren ordenagailuan Josurekin agertzen den argazki bat dagoela eta Aitorrek ikusi egin duela.

Mitxelek Alizia bahituko du Trikuren laguntzarekin. Kandido konturatuko da Mitxel hil omen zen gelan ikusi zuela Triku. Gainera, Egoitzen hiltzailea bera izan zela esango du Nekanek. Horri esker, Alizia aurkituko dute Kandidok eta Nekanek. Halere, Alizia erreskatatzeko unean ezbehar bat gertatuko da.

Ez ezazu galdu 'Goenkale' saioaren denboraldi honetako azken atala, gaur, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.com-en zuzenean.