Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Bigarren izendatua

Alain ez dute kuadrillan ikusten arrosek

Talde arrosari tokatu zaio txanda 'Gu Ta Gutarrak' saioan euren arteko nor ez duten koadrilan ikusten esateko. Alain jarri dute arriskuan taldekideek, hiru boto jasota. Espero omen zuen bermeotarrak.

Alain Erauzkin bermeotarrak jaso ditu boto gehien 'Gu Ta Gutarrak' saioko talde arrosan kuadrilla uzteko, eta arriskuan jarri dute taldekideek. Taldeko nor ez duten kuadrillan ikusten esan behar zuten gaur. Alainek hiru boto jaso ditu: Argoitzena, Aitorrena eta Enararena. Enararen botoa espero zuela esan du Bermeoko gazteak, eta, bere iritziz, Aitorrek eta Enarak elkarrekin hitz egin dute.

Talde arrosako gehienei asko kostatu zaie euren arteko bat aukeratzea. Gehienek argi utzi dute ez dutela gustukoa ez den inor oraindik, elkar ezagutu berri dutelako. Eta baten batek Julen aurkezlea izendatzea ere pentsatu du. Azkenean, Alain jarri dute arriskuan, talde urdineko Ikerrekin batera.