Gu Ta Gutarrak
Maitasun kontuak
Zer gertatzen zaio Naomiri?
I.A.
Gasteiztarrari zerbait gertatzen zaio. Hasieran bazirudien Txurrurekin harreman berezia zuela, baina gero Ibai sartu zen, eta Ibairi Naomi gustatzen zaiola dirudi. Baina, nor gustatzen zaio Naomiri?
"Gu Ta Gutarrak" saioa hasi zenean, bazirudien zerbait zegoela Naomi eta Txurruren artean. Eurek esana dute ez dagoela ezer euren artean, lagunak besterik ez direla. Halere, badago hori sinesten ez duenik.
Bestetik, Ibai sartu zen, eta amurrioarrari gasteiztarra gustatzen zaiola dirudi, eta Txurru jeloskor dago. Janire 'zelestina'ren ustez, Ibaik eta Naomik bikote polita osatzen dute; gainera, Txurru lorez lore ibiliko bada, Ibai mutil hobea iruditzen zaio Naomirentzat.
Mundu guztiak eman du hirukote honen harremanen arteko iritzia, baina Naomik argi utzi du ez zaiola ez bata ez bestea gustatzen. Baina, egia ote da? Platotik atera da Olatzekin, bere sentimenduak argitze aldera. Txurru ere harengana joan da, bien arteko harremana argitzeko asmoz.
Olatzek esan digu Naomi kezkatuta dagoela jendeak berari buruz zer iritzi duen. Zer gertatzen zaio gasteiztarrari? Hurrengo saioetan jakingo dugu!