Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Negarrez

Hunkituta gogoratu du Aitzolek bere ama zena

I.A.

Gorbeiara doan bakoitzean bere amaz gogoratzen dela adierazi du Aitzolek. Bera gaztea zela hil zitzaion, gaixotasun baten ondorioz. Hunkituta gogoratu du Lemoakoak bere ama zena.

Morgako aterpetxean izpirituez hitz egiten ari zirela, bere amaz hitz egiten hasi da Aitzol. Gorbeiara doan bakoitzean bere ama zenaz gogoratzen dela adierazi du, eta asko hunkitu da.

Julenek elkarrizketatu egin du platoan. 4 urte eta erdi dira ama galdu zuenetik, eta bizitzak aurrera egin duela dio. Aitzolek 17 urte zituela, garuneko infartuak eman zion amari, eta ondorioz gorputz erdia paralizatu zitzaion. Oso gogorra egin zitzaion Lemoakoari egoera hori, baina amari laguntzen ibili ziren aita, arreba eta bera. 5 urteren buruan, ama hil zitzaion, baina ez zuten inoiz bakarrik utzi. Ondorioz, gaztaroa baldintzatuta izan zuen Aitzolek, baina horrek helduagoa izaten lagundu dio.

Egoera berean dauden gazteei esan die bizitzak aurrera egiten duela, eta familia eta lagunak egoera horietan laguntzeko daudela.

Egia esan, denbora gutxi darama Aitzolek "Gu Ta Gutarrak"eko taldean, baina gainerako kideei bihotza erabat lapurtu die. Gehienak hunkituta eta negarrez egon dira bere istorioa entzun dutenean. Aitzolen une dibertigarrienak gogoratu dituzte, eta honek esan du gehiagotan egiten duela barre negar baino.

Azkenik, gurasoak eta aitona-amonak bizirik dituzten lagunei beraietaz gozatzeko gomendioa bota die Aitzolek. Talde guztiak besarkatu du arratiarra.