Gu Ta Gutarrak
19 urte bete ditu
Enararen urtebetetzeko oparirik onena: Aitor!
I.A.
Morgako aterpetxean bisitan izan zen Aitor, Enararen urtebetetzea ospatzeko asmoz. Gainerako gutarrak ere asko poztu ziren Billabonakoa ikusi zutenean.
Enarak 19 urte bete ditu, eta urtebetetze festa egin diote "Gu Ta Gutarrak"eko lagunek Morgako aterpetxean. Eta nola ez, oparirik ez zen falta. Aterpetxean bila ibili ostean, Aitor azaldu zen ezustean! Poz handia hartu zuen Enarak, bere mutil-laguna aterpetxean ikusi zuenean. Honek lore-sorta bat eta bihotz bat oparitu zizkion.
Enarak platoan azaldu duenez, ez zuen espero Aitor Morgan ikusterik.
Txurru ere asko poztu zen bere laguna ikustean. Triste zegoen Aitor kanporatu zutelako, eta asko animatu zen bera ikusi zuenean.
Gainera, Aitorrek festan ere parte hartu zuen, eta Enararekin lo egiten gelditu zen.