Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

2. aukera eman diote

Aitor Ormazabal bueltan da!

I.A.

Saioko lehiakideen erabakiz, Aitor Ormazabali eman diote "GTG"ra itzultzeko aukera. Motorrean iritsi da platora, txandala soinean zeramala. Izan ere, pilotan entrenatzen ari zen.

"Gu Ta Gutarrak"eko bi lehiakide ohik bueltatzeko aukera izango dute. Kuadrilla arrosak eta urdinak erabaki dute saioan bueltan izango den lehen gutarraren izena. Nor nahi dute berriz bueltan? Nakorrek aurrikusi du Aitor aukeratuko zutela. Hona hemen bakoitzak emandako erantzuna.

Txurru: Aitor

Enara: Aitor

Janire: Aitor

Olatz: Aitor

Irantzu: Aitor

Aitzol: Joseba Campano

Naomi: Aitor

Oier: Joseba Campano

Leire: Aitor

Beraz, 7 botorekin, Aitorri eman diote bueltatzeko aukera. Telefonoz deitu diote Julenek eta Enarak, berri ona emateko. Pilotan entrenatzen harrapatu dute Billabonakoa. Poz handia hartu du Aitorrek, baina Julenek baldintza bat jarri dio: saioa bukatu aurretik iritsi behar zen Miramonera.

Motorrean, eta txandala soinean zuela iritsi da Aitor platora! Eskuetatik takoak kentzen harrapatu omen dute telefonoz deitu diotenean. Enararegatik urrun izango dela esan dio Julenek, kuadrilla arrosako kidea izango baita.

Dantza bitxi bat ere egin digu Aitorrek, berriz ere saioan dagoela ospatzeko.

Iker, Alain, Ibai, Maite ala Joseba? Nor izango da saiora itzuliko den bigarren gutar ohia?

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista