Gu Ta Gutarrak
Gu ta gutarrak
Ainara jarri dute arriskuan talde arrosakoek
L. A.
EITB
Talde arrosako kideek aho batez aukeratu dute Ainara, eta, beraz, bera da arriskua-aulkian izango den gutarra.
Talde urdinak aurreko astean Urbieta arriskuan jarri zuen bezala, oraingoan talde arrosaren txanda izan da. "Gu Ta Gutarrak" saioko kuadrilla arrosak lagun bat aukeratu behar izan du saioa uzteko, taldean ikusten ez zuten gutarra, alegia. Aitor gutarburu izanda, babestuta egon da eta ezin izan du izendapenik jaso; Beitia ere ezin izan dute arriskuan jarri, jatorrenaren txapela baitu buruan; beraz, Amaiur, Leku, Edurne eta Ainararen artean egon kontua.
Horrelakoak izan dira gure gutarrek eman dituzten botoak:
Aitor: Ainara
Beitia: Ainara
Amaiur: Ainara
Leku: Ainara
Edurne: Ainara
Ainara: Edurne
Bost botorekin, Ainara izan da talde arrosakoek arriskuan jarri duten kidea. Esan duenaren arabera, Ainarak ez du sorpresa handirik hartu eta argi zuen bere izena aterako zela berria izateagatik.