Gu Ta Gutarrak
Edurne, talde arrosako jatorrena
Boto beltzaren eraginagatik, jatorrena izatea oso garrantzitsua da orain; horregatik, talde arrosako guta gehienek pribilegio hori ahulenari ematea erabaki dute.
'Gu ta gutarrak' saioaren bigarren denboraldi honetan berrikuntza bat dugu: boto beltza. Saioa uzten dutenean, kanporatutako gutarrek ematen dute boto hau eta aukeratu gutarra arriskuan jartzen dute zuzenean. Era berean, boto beltza jaso duen gutarra jatorrena izanez gero boto beltzak ez du eraginik izango.
Beraz, jatorrena izateak berebiziko garrantzia izango du hemendik aurrera, eta gutarrak estrategiak diseinatzen ibili dira. Kuadrilla arrosako gutar gehienek taldeko kide ahulenari botoa ematea erabaki dute kuadrilla arrosan; talde urdinean, ordea, txanda bakoitzean botoa gutar ezberdin bati ematea nahiago dute.
Hona hemen talde arrosako gutarren boto-banaketa:
Aitor: Amaiur
Leku: Edurne
Amaiur: Edurne
Beitia: Edurne
Edurne: Leku
Elixabet: Edurne
Era honetan, 4 botorekin Edurne izan da aste honetan talde arrosak aukeratu duen gutar jatorrena. Lekuk, Amaiurrek, Beitiak eta Elixabetek Edurneri eman diote botoa, ahulenari botoa ematearen zentzu horretan; Aitorrek, ordea, Amaiurri eman dio; eta Edurnek, Lekuri.