Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu ta gutarrak

Elisabet, arriskuan talde arrosan; Eneko, talde urdineko jatorrena

L. A.

EITB

Talde arrosako kideek Elisabet Zubeldia gutar berria jarri dute arriskuan. Gainera, talde urdinekoek Enekori jatorrenaren txapela jarri diote.

3:22

"Gu Ta Gutarrak" saioko kuadrilla arrosak lagun bat jarri behar izan du arriskuan jartzeko, taldean ikusten ez zuten gutarra, alegia. Aitor gutarburu izanda, babestuta dago eta ezin izan du izendapenik jaso; Edurne ere ezin izan dute arriskuan jarri, jatorrenaren txapela baitu buruan; beraz,  Beitia, Amaiur, Leku eta Elisabeten artean egon kontua.

Horrelakoak izan dira kuadrilla arrosako gutarrek eman dituzten botoak:

Aitor: Elisabet

Beitia: Amaiur

Amaiur: Beitia

Leku: Elisabet

Edurne: Elisabet

Elisabet:Leku

Beitiak Amaiurri eman dio botoa; Amaiurrek, Beitiari; Elisabetek, Lekuri; eta Aitorrek, Edurnek eta Lekuk Elisabeteri. Beraz, hiru botorekin Elisabet gutar berria da talde arrosan arriskuan dagoena.

Honez gain, talde urdinean ere bozketa egin dute gaurko saioan; alabaina, taldeko jatorrena aukeratu bejar izan dute. Zelan banatu dituzte botoak kuadrilla urdineko gutarrek?

Irantzu: Eneko

Ager: Eneko

Leire: Eneko

Eneko: Ager

Ainara: Eneko

Ibai: Ager

Agerrek bi boto jaso ditu, eta Enekok, lau. Beraz, Agerrek Enekori pasatu dio jatorrenaren txapela. Aurreko saioetan ikusi dugun bezala, jatorrena izatea oso garrantzitsua da hemendik ar