Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Finaletik kanpo geratu da Eli

L.A | EITB.EUS

Beitiak, Ikerrek eta Ibaik lehen kanporaketa hau igaro duten arren, arriskuan jarraitzen dute oraindik ere. Hiru hauetako bat ere ez da finalean izango.

8:25

'Gu ta gutarrak'eko finalera iristeko azken sprint honetan erabaki gogorrak hartu behar dira, eta, 8 gutarrentzako tokia besterik ez dagoenez, hemendik finalera bitartean bi gutarrek saioa utzi beharko dute. Gaurkoan, horietako bat kaleratzeko txanda izan da.

Talde arrosan, Iker eta Beitia izan dira arriskuan; urdinean, berriz, Ibai eta Eli. Bi taldeetako gainontzeko gutarrek kuadrillan ikusten ez duten lagunaren izena idatzi behar izan dute.

Aho batez bozkatu dute Eli eta gutar guzti-guztiek hala erabakita, Eli finaletik kanpo geratu da. Bestalde, Beitiak, Ikerrek eta Ibaik lehen kanporaketa hau igaro duten arren, arriskuan jarraitzen dute oraindik ere. Honenbestez, horietako batek ere final handia gonbidatu gisa ikusiko du. Zein izango ote da?

Dena dela, Elik saioa utzi aurretik eginkizun garrantzitsua du aurretik: gutun-azal zuria eta beltza izango ditu kanpoan, eta horietako bat aukeratu beharko du barruan nahi duen izena idazteko. Hala ere, oraingo boto beltzak eta zuriak esanahi eta botere ezberdina izango dute eta finalean sekulako garrantzia izango dute. Zein aukeratuko du Elik? Final handian jakingo dugu erantzuna.