Gu Ta Gutarrak
GU TA GUTARRAK
Saioa uztea erabaki du Naomik
L. A. | EITB.EUS
Talde urdinaren jatorburua denak saioa uztea erabaki du, arrazoi ezberdinengatik. Txapela nori emango dion erabaki beharko du orain gasteiztarrak.
'Gu ta gutarrak' saioaren aurreko atalean mezu garrantzitsua esan behar zuela aurreratu zuen Naomik, eta gaurkoan jakin dugun mezu hori zertan datzan. Saioa uztea erabaki du Naomik, eta argi utzi du atzera bueltarik ez dagoela. Erabaki hori hartzeko tartean arrazoi ugari izan direla esan du gasteiztarrak: Olatz joan zenetik animoz gaizki dabil, ikasketak?
Lehenengo edizioan jatorrenetan jatorrena izendatu zuten ikus-entzuleek eta hirugarren edizio honetan ere talde urdinekoen (lehen edizioko gutarrek osatuta) jatorburuaren txapela jantzi du orain arte Naomik. Joan aurretik beste erabaki garrantzitsua hartu beharko du: jatorburuaren txapela nori eman.
Esperientzia polita bizi izan duela eta gutar guztiak ezagutzea plazer handia izan dela azpimarratu du Naomik. Gutar guztiak faltan botako dituela gaineratu du, baina batez ere Enara eta Txurru.
Gutar guztiak aho zabalik utzi ditu eta triste ikusi izan ditugu, Txurru bereziki. Mallabiarra burumakur zegoen azkenaldian; izan ere, aurreko astetik izan zuen Naomiren erabakiaren berri eta isilean gorde beharra zeukan. Bizitzan gehien maite izan duen neska Naomi dela esan du Txurruk.
Azkenik, saioa utzi aurretik, Gutar Buru Batzarrak oparitxoa egin nahi izan dio Naomiri eta hirugarren edizio honetan bizi izan dituen unerik politenak bildu ditu bideo batean.