Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Asteazkenetan, ETB1en

'Gutarrak Kanpinean', Euskal Herriko kanpinetatik zehar, asteazkenero

EITB.EUS

EITB

ETB1ek saio berria estreinatuko du asteazken honetan. Euskal Herriko kanpin ezberdinetatik furgonetan mugituko dira sei gutar, Txurru gidari dutela.

0:39

'Gu ta Gutarrak' saioak eta Julen Telleriak ondo merezitako oporrak hartu dituzte, baina uda honetan ere izango ditugu lagun gutarrak; izan ere, Txurru gidari, 'Gutarrak Kanpinean' saio berria estreinatuko du ETB1ek, uztailaren 1etik aurrera.

Gutar ezagunak gutar berri bila ibiliko dira Euskal Herriko kanpinetatik zehar. Euskal Herrian barrena, gutarren furgonetan mugituko dira, Txurru txofer dutela. 'Gu ta Gutarrak' saioan bezala, udan ere bi taldetan banatuta egongo dira: urdinak eta arrosak. Astero, talde bakoitzeko hiru gutarrek beste hiru gutar berri bilatu beharko dituzte, eta taldea osatu. Ondoren, elkarrekin lehian ibiliko dira kanpineko talderik onena bilakatzeko.

Udan honetan, beraz, gutar berriak ezagutuko ditugu (batzuk euskaldunak, beste batzuk atzerritarrak), itsasoan zein mendian izango gara, eta, jakina, dibertsioa eta abentura ez dira faltako!

Ez galdu 'Gutarrak Kanpinean' saioko lehen atala, asteazkenean, 22:15etik aurrera, ETB1en.

 

/p>