Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gutar Day festa

'Gutar Day' festa ospatuko dute Gutarrek gaur gauean

EITB

Gutarrak eta gutar ohiak saioaren jarraitzaileekin bilduko dira EiTBko Bilboko egoitzan, 19:00etatik 22:00etara; eta eitb.eus-ek zuzenean emango du festaren berri.

'Gu ta Gutarrak' saioak gaur ospatuko du Gutar Day festa handia, EiTBren Bilboko egoitzan, 19:00etatik 22:00etara. Gutarrak eta gutar ohiak saioaren jarraitzaileekin bilduko dira arratsalderako antolatu diren ekitaldietan. Deialdiaren arrakastaren ondorioz, festara joateko gonbidapenak dagoeneko amaitu dira. Baina eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du jai osoa 'Gu Ta Gutarrak' saioaren web orrian.

'Gu ta Gutarrak' saioko aurpegi ezagunenak izango dira bertan, Julen Telleria aurkezlea, Txurru, Amaia eta Irantzu kuxkuxeroak, besteak beste, eta gutar eta gutar ohi ezagunak ere: Naomi, Enara, Aitzol, Leire Zubizarreta, Ager, Janire Azkueta, Amaiur Arana...

Ekitaldi ugari izango dira arratsalde osoan zehar bertara hurbilduko diren jarraitzaile eta gutarzaleentzat. Gutarrekin batera photocalla egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta disko-festa erraldoia izango dute Oihan Vegaren eskutik. Gainera, karaokea, zumba ikastaroa Lainen eskutik, Olaia eta Virginiarekin erronkak, eta denen partaidetza beharko duten probak izango dira.

Gainera, sorpresa ugari eta zozketak ere egongo dira: kamisetak, sudaderak, hainbat sarrera, etab. Zer ikusi, zer egin eta zertaz gozatu izango da Gutar Day handian, eta gutarren esperientzia bizi nahi duenak 'Gu ta Gutarrak' saioko castingerako izena eman dezake egun horretan ere.

n horretan ere.