Gu Ta Gutarrak
Gaur, ETB1en
Durangoko Jesuitak eta Santa Teresa, 'GTG Jai School'en final handian
EITB
EITB
Zein izango ote da Euskal Herriko ikastetxerik jatorrena? Ostiralean izango dugu erantzuna. Final handian bi ikastetxe hauetako batek ikasbidaia egiteko 3.000 euroko txekea eskuratuko du.
Gaur, 'GTG Jai School' saioaren final handia eskainiko da ETB1en, ohiko ordutegian. 'Gu Ta Gutarrak' saioaren ohiko ikurretik aldendu gabe, saioak Euskal Herriko ikastetxe jatorrena aurkitzea du helburu; DBHko 4. mailako ikasleek hartu dute parte, eta ikasbidaia egiteko 3.000 euroko txekea eskuratzeko aukera izango du irabazleak.
Hainbat astez, Euskal Herriko 24 ikastetxek parte hartu dute lehiaketan, eta horietako 12 izan dira bigarren fasean. Azken asteetan, berriz, Lekeitioko institutua, Donostiako Santa Teresa ikastetxea, Durangoko Jesuitak eta Bihotz Gaztea ikastola ikusi ditugu finalerdietan. Azkenik, bi ikastetxe heldu dira finalera: Durangoko Jesuitak eta Donostiako Santa Teresa. Bietako batek ikasbidaia egiteko dirua lortuko du. Zein izango ote da?
Platoan erronka gogorrak gainditu beharko dituzte ikasleek. Adimen probak eta gutarren erronkak izango dira. Ikastetxe bakoitzeko bost lagun lehiatuko dira ikasgelaren izenean, eta gelako ikaskideak publiko artean egongo dira platoan. Finalean, gutar ohiak eta kuxkuxeroak ere egongo dira. Ikastetxe bakoitzeko bost ikasleek bi gutar ohi izango dituzte kapitain, erronketan laguntzeko. Guztira, zazpi lagunek osatuko dute taldea. Txurru eta Irantzu izango dira epaileak. Amaia Puertas eta Nakor Markez gutarlari lanetan arituko dira parte-hartzaileekin.
Sekulako finala prestatu dute ostiralerako, ezustekoz eta sorpresaz beteta. Ikastetxe bakoitzaren herrian ETBko kamerak egongo dira. Ikaskideen, familiakoen eta herritarren babesa jasoko dute lehiakideek. Ezusteko mezuak ere izango dira platoan, baita gonbidatu bereziak ere.
'GTG Jai School' saioaren final handia 21:10ean izango da ikusgai,gaur, ETB1en.