Gu Ta Gutarrak
BOZKETA
Zein da gutar jatorrena? Gaur da bozkatzeko azken eguna!
eitb.eus
EITB
Gutarzaleok aukeratuko duzue bosgarren edizioko gutar jatorrena. Astore etxeko kamisetak zozkatuko ditugu bozketan parte hartzen dutenen artean. Animatu eta bozkatu!
'Gu ta Gutarrak' saioaren bosgarren edizioa aurrera doa. Izan ere, ekainaren bukaera aldera final handia iritsiko da.
Bost mutil, bost neska, bost oporleku eta irabazle bakarra izango dugu finalean; jatorrenetan jatorrena, alegia.
Saria berarentzat bakarrik izatea erabakitzen badu, New Yorkera joateko aukera izango du; saria beste gutar batekin partekatzen badu, Londresera joango dira biak; saria bi lagunekin partekatzen badu, Eivissara joango dira hirurak; saria hiru lagunekin partekartzen badu, Lisboara joango dira laurak; kuadrilla jatorrena lau lagunekin osatzea erabakitzen badu, Saloura bidaiatuko dute bostek. Hortaz, New York, Londres, Eivissa, Lisboa eta Salou; bost oporleku, bost aukera, gutar bakar baten esku.
Nola bozkatu jatorrenaren alde?
Jatorrena aukeratzeko bozketa ekainaren hasieratik izan dugu martxan, eta gaur duzue gutar jatorrenaren alde bozkatzeko azken eguna. Hauek dira hautagaiak: Lander, Eider, Andrea, Xandra, Asier, Saly, Hodei, Iker, Alejandra eta Jon.
Kamisetak opari
Bozketan parte hartzen duten guztien artean Astore etxeko kamisetak zozkatuko ditugu, gutarrek aterpetxean eramaten dituzten modukoak.
Ez galdu aukera eta parte hartu gure bozketan, 10 kamiseta banatuko baititugu!Ordura arte, eman botoa gutar jatorrenaren alde!