Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

21:25ean

Gaur estreinatuko da 'GTG 3X2' saioaren bigarren fasea

Redacción

Berrikuntza ugariren artean, HolaJulen kuxkuxeroaren lekua nork beteko duen jakingo da.

0:13

'GTG 3x2' saioaren lehen faseko gutar jatorrenaren titulua Xabi Elizalde iruindarrak lortu ondoren, gaur saioaren bigarren fasea estreinatuko da berritasun eta sorpresa ugarirekin.

Lehenengo faseko final handiak une zirraragarriak utzi zituen. Arrate eta Xabi izan ziren azken finalistak, eta kuxkuxeroek erabaki behar izan zuten irabazlearen izena. Xabik Venezia, Erroma edo Grezia zituen aukeran bere bidaiaren helmuga modura, eta Grezia aukeratu zuen azkenean. Bidaia Xandrarekin egingo du, saioan ezagutu eta gaur egun bikotekide duen gutarrarekin.

Berritasun franko

Gutar bikote berriak, maitasun istorioak, aurpegi berriak eta beteranoak, ezusteak, malkoak... izango dira estreinatzear dagoen 'GTG 3x2' saioaren bigarren faseko osagai nagusiak.

Gutar berrien artean, besteak beste, musika talde bateko abeslari eta gitarrista bat, Urkullu lehendakariaren miresle bat, dantza irakasle bat, inoiz maitemindu ez den gazte bat eta txikitako sekretu bat gordetzen duen gutar bat izango dira.

Gutar berriak ez ezik, kuxkuxero berriak ere izango dira saioan. Aurrekoan HolaJulen youtuberrak bigarren fase honetan jarraituko ez duela jakin ondoren, argitzear dago nor eseriko den Amaia eta Txurrurekin batera. Sorpresak ez dira faltako, eta ikusleentzat ezagunak diren kuxkuxero berriak platora etorriko dira eta erronkak proposatuko dizkiete gutarrei. Lander kuxkuxeroak ere jarraituko du fase berri honetan, baina orain arte ez bezalako eginkizuna izango du.

'Gu ta Gutarrak 3x2' astelehenetik ostegunera ikus daiteke, 21:25etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista