Gure Doinuak
22:30ean
Ines Osinaga abeslariarekin Debagoienatik, gaur gauean, 'Gure Doinuak' saioan
EiTB
Onintza Enbeitak Ines Osinaga, Gose taldeko abeslaria, izango du bidelagun asteazkeneko saioan. Debagoienatik zehar, hainbat musikari gehiagorekin elkartuko da bikotea.
Aste honetan Debagoienan zehar ibiliko da 'Gure Doinuak' saioa. Onintza Enbeitak, Ines Osinaga, Gose taldeko abeslari eta soinu jotzailea, izango du bidelagun kooperatibismoaren lurrari doinuak arakatzeko.
Bihurgune eta maldetan zehar jakingo dugu industriari begira dagoen bailaran ze leku duten abestiek. Goseko abeslari izan zenak, fabrika ingurunean artista izatearen gazi-gozoak kontatuko dizkigu, bidean ikasitakoa gogoratuz.
Arrasaten hasitako ibilbideak Aretxabaletara, Oñatira eta Aramaiora eramango gaitu, ahots berriak eta kantu ezagunen sekretuak deskubritzera. Hain zuzen Latzen taldeko Aitor Uriartek Laztana kantu ezagunaren atzean zegoenaz hitz egingo digu eta Ines Osinagaren ezkutuko aurpegia ezagutuko dugu Maixa Lizarribar trikitilariaren eskutik.
Ondoren, Xabier Ugarte musikari oñatiarrarekin abestuko dugu, Juan Carlos Irizar konposatzailearekin ikasi eta Sara Alonso aramaioar musikariak bertako doinuen berri emango digu. Aretxabaletan, Txino dantzaren jatorria ezagutuko dugu eta Kurtzebarri musika eskolako kantu-jiran biloba-amonak ikusiko ditugu elkarri kantari.
'Gure Doinuak' saioa, asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.