Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Andoni Agirregomezkorta hartuko dute gaur gauean 'Gure Kasa' saioan

A.E.| EiTB

Euskal umoreari buruz bi gazte lokaletan galdetu dute.

San Valentin eguna ospatzeko gogoz dator 'Gure Kasa' gaur. Platoan, Andoni Agirregomezkorta Euskal Telebistako aktorea hartuko dute. 'Vaya Semanita' saioak egin zuen ezagun, eta antzerkian eta zineman gelditu gabe dabil lanean ordutik.

Existitzen al da gurea bakarrik den umorea? Euskal umoreari buruz bi gazte lokaletan galdetu dute: Erandion eta Urnietan.

Iban Garciak Youtuben moda-modan dagoen challenge bat egin du amarekin, Maite Azpiazurekin; 'jan ala burutik behera'. Ulertzeko erraza da: janari bat hartu eta bi aukera daude: jatea edo burutik behera botatzea.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en 21:30ean.