Gure Kasa
21:30ean
Ylenia Baglietto, Iker Villa eta Maria Amolategi, gaur gauean, 'Gure Kasa'n
EITB
Horrez gain, Maddalen Arzallusek 'Abestien zaindaria' atal berria estreinatuko du, eta euskal sagardoa New Yorken saltzen duen amerikarra ezagutuko dute.
Gaur gauean, Ylenia Baglietto, Iker Villa eta Maria Amolategi izango dituzte 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Asteazkenean ETB1en estreinatuko den 'Bago!az' talentu lehiaketan parte hartuko dute coach bezala, eta entrenamendu txiki bat prestatu dute, motorrak berotzen joateko: 'Gure Kasa'ko Bago!az berezia.
Bestalde, Hitzen zaindariak izan duen arrakasta ikusita, Maddalen Arzallusek Abestien zaindaria estreinatuko du. Pasaian ibili da, bertako abestiak biltzen.
Horrez gain, Jon Astiazaranek 'Deibid' aurkeztuko digu, euskal sagardoa New Yorken saltzen duen estatubatuarra. Eta amaitzeko, Iban Garciak kamera ezkutuarekin egindako broma berriak erakutsiko dituzte.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.