Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Maitane Segurola eta Nerea Rodriguez youtuberrak, gaurko 'Gure Kasa' saioan

A.E.|EiTB

Iban Garcia eta Nerea Alias saioaren kolaboratzaileak ere izango dira osteguneko programan.

  • Maitane Segurola eta Nerea Rodriguez youtuberrak

    Maitane Segurola eta Nerea Rodriguez youtuberrak

Gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan, lau youtuber izango dituzte, Euskal Herriko lau youtuber onenetakoak. Batetik, Maitane Segurola eta Nerea Rodriguez egongo dira. Youtuben eta telebistan sarri agertzen dira, eta, besteak beste, aurkezleak, kolaboratzaileak eta aktoreak dira. Denetarik egin dute: moda aholkuak eta bidaien berri eman, errezeta goxoak prestatzen azaldu... Benetan bete-beteak dira bi youtuber horien kanalak. 

Bestetik, programako bi kolaboratzaile hartuko dituzte 'Gure Kasa'n. Iban Garciak Youtuben modan dagoen challenge bat egin du amarekin, Maite Azpiazurekin, arrautzaren jolasa, eta Nerea Aliasek bere txikitako jolasei buruz arituko da eta jolasik onenen ranking bat egingo du.

'Gure Kasa' 21:30ean izango da ikusgai ETB1en.