Gure Kasa
21:30ean
Alex Txikon gonbidatu, gaur gaueko 'Gure Kasa' saioan
A.A. | EiTB
Munduko 14 zortzimilako mendietatik 12 igo dituen mendizalea Telleria anaien galderak erantzuteko prest etorriko da.
-
Alex Txikon, bere espedizioetako batean. Argazkia: EiTB
Alex Txikon, Euskal Herriko eta munduko mendizalerik onenetakoa, izango da gaur gaueko 'Gure Kasa' saioko protagonista. Munduko 14 zortzimilako mendietatik 12 igo ditu lemoarrak. 2016an Nanga Parbat mendira neguan egin den lehenengo igoera burutu zuen. Orain dela gutxi itzuli da Everest menditik. Oxigeno artifizialik gabe igotzen saiatu da, aurten bigarren aldiz, baina ezin izan du gailurra zapaldu, eguraldi txarra izan baitu. 'Gailurra Xtreme' saiorako Ibon Gaztañazpik egindako erronkari ere heldu zion. Horretaz guztiaz eta beste hainbat konturi buruz hitz egitera etorriko da ETB1eko saiora.
Elkarrizketaz gain, Iban Garciak egindako 'Lo malo' abestiaren bideokliparen bertsioa ezagutuko dugu ('Jo txalo' du izenburua) eta Onintza Enbeitak udaberriaren aldeko eta kontrako gauzei buruz hitz egingo du.
Antton eta Julen Telleriak gidatzen duten saioa 21:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.