Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Pello Zabala izango da 'Gure Kasa' saioaren gonbidatua gaur

Nerea Aliasek ETBko artxibora joko du Arantzazuko fraidearen irudiak berreskuratzeko.

  • Pello Zabala Andoni Aizpururekin "Gailurra" saioan. Argazkia: EiTB

    Pello Zabala Andoni Aizpururekin "Gailurra" saioan. Argazkia: EiTB

Gaur iluntzean Pello Zabala izango dute gonbidatu 'Gure Kasa' ETB1eko saioan. Betidanik izan du oso harreman estua naturarekin eta, bereziki, zeruak bidaltzen digun guztiarekin, eta musika klasikoaren jarraitzaile amorratua da igandero meza ematen duen fraide frantziskotarra. Horrez gain, eguraldia iragartzen aditua dugu Zabala.

Nerea Alias, berriz, iraganera begira jarri da telebistako artxiboetan Pelloren berri aurkitzeko: 'Goenkale'n izan zuen agerraldia, marrazki bizidun bihurtu zenekoa eta umore saio ezberdinetan ikusitakoak, tartean.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.