Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Elkarrekin Podemoseko Lander Martinez izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa'n

EITB

Horrez gain, Iban Garciak karikaturak egingo ditu kalean, eta Aitor Frantsesenak ariketa fisikoak egingo ditu Basque Team taldekoekin.

Gaur gauean, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaile eta Euskadiko Ahal Dugu alderdiaren idazkari nagusia izango da 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Informatikari lanetan ari zela, egun batetik bestera aldatu zuen etorkizuna, euskal legebiltzarkide gazteena bihurtuz. Horren ibilbidea ezagutzeko aukera izango dugu.

Iban Garcia, bere aldetik, kalera irtengo da jendeari karikaturak egitera, eta Aitor Frantsesena, berriz, Basque Team taldekoekin izango da, proba fisikoak egiten. Gaindituko ote ditu?

'Gure Kasa' gaur izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.