Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Maider Zabalegi abeslaria izango da gaurko protagonista 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Urbil Artola, Gorka Urra, Santi Romano, Andoni Etxebeste eta Iker Lauroba musikariekin batera etorriko da.

  • Maider Zabalegi

    Maider Zabalegi

Maider Zabalegi abeslariak, Alaitz eta Maider bikoteko taldekide ohiak, bakarkako disko berria aurkeztuko du 'Gure Kasa' saioan gur gauean. Gonbidatua ez da bakarrik arituko, Urbil Artola, Gorka Urra, Santi Romano, Andoni Etxebeste eta Iker Lauroba musikariak izango baititu lagun. Ibilbide luzea dute guztiek musika munduan, eta lan berriaz hitz egitera, abestera eta ondo pasatzera etorriko dira.

Maddalen Arzallus Hitzen zaindaria Oiartzunen izan da oraingoan, Maider Zabalegiren herrian, bertako hitz eta esaera zaharrak ezagutu eta berreskuratzeko asmoz. Bestalde, Onintza Enbeitak, astero bezala, bertso bat edo kartak botatzea nahiago duten galdetuko die gonbidatuei. Zer erabakiko dute?

Iban Garciak saiora etortzeko gonbidapenak banatzen jarraituko du bere Bip atalean. Aitor Zubieta pilotari ohia izango du helburua; izan ere, 'Bostekoa' saio berria aurkeztuko du, eta Ibanek telebistan harrapatu nahi du. Lortuko du?

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.