Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Aitor Zubieta izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Pilotari ohiak 'Bostekoa' saioa aurkeztuko du ETB1en.

  • Aitor Zubieta

    Aitor Zubieta

Aitor Zubieta pilotari ohia eta irakaslea gonbidatu dute gaur 'Gure Kasa' saiora. Gaur bertan, 'Gure Kasa'ren ostean, Aitor Zubietak aurkeztuko duen 'Bostekoa' saioa estreinatuko da, eta xehetasun guztiak kontatuko ditu programan. Eskuineko belauna lesionatu eta errekuperatzea ezinezkoa zela ikusita, 2017ko ekainean erretiroa hartu zuen esku-pilotan. Irakasle hasi zen orduan eta telebistan ere arituko da aurrerantzean.

Nahiara Gagok lehian jarriko ditu Telleria anaiak eta Aitor Zubieta (erronka gogorra prestatu omen du), Jon Garatek ere kalera eraman du norgehiagoka, eta Nerea Aliasek Oroitzapenen kaxa prestatu du Aitorrentzat, horren etxekoekin eta gertukoekin egon baita Etxarri Aranatzen.

Aitor Frantsesenak Azpeitiko lau lagun aurkeztuko ditu bere atalean. Eroskik eta Gureak taldeak supermerkatu bat ireki dute bertan elkarlanean, estatu mailako horrelako lehenengo supermerkatua, eta han izan da Aitor, Marta Elvirarekin batera.

'Gure Kasa' 21:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.