Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Emakumeak izango dira protagonista, gaur gauean, 'Gure Kasa'ren atal berezian

EITB

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan, hainbat gonbidatu berezi izango dituzte, horien artean, Garbiñe Biurrun, Kattalin Miner, Ane Etxezarreta, Maider Mendizabal eta Izaskun Landaida.

0:27
Emakumeak protagonista, 'Gure Kasa' saioan

Emakumeen Nazioarteko Eguna hizpide hartuta, emakumeei eskainikotako atal berezia egingo dute 'Gure Kasa'n. Horretarako, gonbidatu hauek izango dituzte: Garbiñe Biurrun epailea, Kattalin Miner idazlea, Ane Etxezarreta Realeko jokalaria, Maider Mendizabal pilotaria eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Emakumeak protagonista hartuko dituen saio berezi honetan, martxoak 8ko grebaz, emakumeen egoeraz eta etorkizunaz arituko dira, besteak beste.

Halaber, Onintza Enbeita eta Maddalen Arzallus bertsolariek emakumeei buruzko bertsoak botako dituzte eta gonbidatuekin solasean arituko dira. Guztiek elkarrekin hitz egin eta abestuko dute. Asisko Urmeneta komikigi eta ilustratzaileak, bestalde, erronka erraldoia izango du: mural bat margotuko du emakumeen nazioarteko eguna ardatz hartuta.

Saioan zehar, 'Gure Kasa'tik pasa diren emakume askoren elkarrizketak ere gogoratuko dituzte. Edurne Pasaban, Maddalen Iriarte, Eli Pinedo, Itxaso Atutxa, Leire Olaberria, Jone Uria, Arantxa Urretabizkaia, Irene Caminos, Josebe Iturrioz, Oihana Bartra, Maitena Salinas, Aitziber Garmendia eta Ainhoa Tirapu gonbidatuek euren bizipenak azalduko dituzte.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.