Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:45ean

Oier Aranzabal eta Mikel Urdangarin, gaurko 'Gure Kasa'n

EITB

'Margolaria' dokumentalaren sortzaileek aste honetan zinema aretoetan estreinatuko del pelikularen nondik norakoak emango dituzte.

  • Oier Aranzabal eta Mikel Urdangarin

    Oier Aranzabal eta Mikel Urdangarin

Gaur iluntzean, Oier Aranzabal zinegilea eta Mikel Urdangarin musikaria, Margolaria dokumentalaren sortzaileak, izango dira 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Ostiralean estreinatuko dute Margolaria zinema aretoetan, eta pelikularen nondik norakoak aurreratuko dituzte platoan. Halaber, haien ibilbidea errepasatuko dute eta zuzenean abestu eta margotuko dute.

Horrez gain, Asisko Urmenetak eta bere errotuladoreek marrazkiak, kolorea eta istorio bitxiren bat argitara aterako dituzte. Jon Gotzon Aldaparenak, Dagoenean bonbon tartean, galdera azkar eta dibertigarriak egingo dizkie bi gonbidatuei. Arazo bat baino gehiago izango dituzte erantzuteko.

Nerea Aliasek, bere aldetik, Mikel Urdangarinen eta Oier Aranzabalen hainbat irudi bilduko ditu ETBko artxibotik, eta Nahiara Gagok lanean jarriko ditu bi protagonistak, margotzen. Jon Garatek, ordea, margotzen jarri du jendea kalean.

Amaitzeko, Iban Garciak 'Gure Kasa'ra etortzeko gonbidapenak banatzen jarraituko du, Euskal Herriko jende ezagunaren artean. Oraingoan, Anje Duhalde abeslariari luzatuko dio gonbidapena. Lortu ote du harengana heltzea? Zein izango da haren erantzuna?

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai 21:45ean ETB1en eta eitb.eus-en.