Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:15ean

Barbara Goenagarekin izango dira gaur gauean 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Estreinatu berri duen '70 binladens' filmaren harira gonbidatu dute aktore donostiarra.

  • Barbara Goenagaren artxiboko irudia

    Barbara Goenagaren artxiboko irudia

Barbara Goenaga, Euskal Herrian eta hemendik kanpo geratu gabe dabilen aktorea, hartuko dute gonbidatu gaur gauean 'Gure Kasa' saioan. 70 binladens filma estreinatu berri da, eta aktore donostiarrak ertzain baten papera egiten du bertan. Lan horretaz, bere ibilbideaz eta prestatzen ari den proiektuez hitz egingo dute berarekin.

Nahiara Gagorekin jolasean arituko dira gonbidatua eta aurkezleak, eta Nerea Aliasek Oroitzapenen kaxa ekarriko digu; Telmo Goenaga Barbararen nebarekin eta Borja Semper Barbararen bikotekidearekin izan da. Bestalde, Jon Garate kalean izan da Barbara Goenagari buruz galdezka.

Inigo Vicensen tarteak osatuko du 'Gure Kasa' saioaren gaurko atala, 21:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.