Publizitatea
Itxi

2019/04/02

01:40

Gure Kasa

21:15ean

Tio Teronen Semeak taldea izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Taldea osatzen duten hamar lagunak izango dira platoan hizketan, dantzan eta jolasean.

  • Antton eta Julen Telleria, 'Gure Kasa'ko aurkezleak

    Antton eta Julen Telleria, 'Gure Kasa'ko aurkezleak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, Tio Teronen Semeak euskal dantza tradizionala eta umorea uztartzen dituen musika eta dantza taldea izango da 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Hamar lagun arituko dira Antton eta Julen Telleriarekin hizketan, dantzan eta jolasean. Platoa hankaz gora jarriko dute. Horrez gain, taldea gertutik ezagutzeko aukera izango du Goranek haien entsegu batean. Galdera zorrotzek, dantzek eta umore onak bat egingo dute.

Jon Gotzon Aldaparenak ere hainbat galdera egingo dizkie Tio Teronen Semeak taldeko kideei Dagoenean Bon-bon atalean. Denei galdetuko die. Nahiara Gagok, bere aldetik, dantzan jarriko ditu aurkezleak eta gonbidatuak. Halaber, Iñigo Vicens beste Fit Camp batekin itzuliko da, alegia, modu erraz eta dibertigarrian kalean egiten den kirol batekin.

Amaitzeko, Iban Garciak Euskal Herriko pertsonaia ezagunak saiora gonbidatzeko erronkarekin jarraituko du. Aste honetan, Joseba Etxeberria gonbidatzea da bere helburua. Lortuko ote du?

'Gure Kasa' saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;