Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:15ean

Aukeran dantza konpainia, gaurko 'Gure Kasa'n

EiTB

Dantza konpainiako bederatzi dantzari elkarrizketatuko dituzte Telleria anaiek.

  • Aukeran dantza konpainia.

    Aukeran dantza konpainia. Irudi: EiTB

Aukeran dantza konpainiako bederatzi kide izango dira asteleheneko 'Gure Kasa' saioan gonbidatu: Edu Muruamendiaraz, Maier Muruamendiaraz, Ander Errasti, Ekain Kazabon, Itziar Uzcudun, Uxue Urruzola, Garazi Egiguren, Oier Laborde eta Eneko Galdos dantzariak.

Aukeran konpainia dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajea du oinarrian. Dantzariek proposamen berritzaileak egiten dituzte, eta Euskal Herrian, Gaztela-Mantxan, Katalunian, Murtzian eta Frantzian biran ibili izan dira. Telleria anaiekin luze eta zabal ariko dira euren ibilbideaz, eta azken ikuskizuna aurkeztuko dute. Zuzeneko dantza-emanaldia ere eskainiko dute.

Iban Garciak modako challengea egingo du: bitmoji challenge-a. Isma Pereirak jolasean jarriko ditu gonbidatuak, eta Jon Gotzonek Dagoenean bon-bon atala egingo du, galdera bihurriekin dantzariak estutasunean jarriz.

Nahiara Gagok artxiboa astinduko du, eta Edu, Maier, Ander, Ekain, Itziar, Uxue, Garazi, Oier eta Enekoren sekretuak agertuko ditu, inork espero ez dituenak.

'Gure Kasa' astelehen honetan izango da ikusgai 21:15ean ETB1en eta eitb.eus-en.