Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Patri Espinar izango da 'Gure Kasa' saioaren gaurko gonbidatua

EiTB

Patri Espinar pilotariarekin arituko dira Julen eta Antton Telleria.

  • Patri Espinar pilotaria

    Patri Espinar pilotaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Patri Espinar pilotaria izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Kirol ezberdinetan da trebea Espinar; pilotan txapelduna da eta futbolean ibilbide luzea egin zuen, esku-pilotarekin hasi aurretik. Gainera, mendian, eskaladan eta piraguan oso ona da. Telebistan ere, primeran moldatzen da kameren aurrean, eta 'El Conquis' eta 'Basetxea' programetan parte hartu du.

'Gure Kasa'ko astearteko kolaboratzaileen artean, Ainhoa Sanchez izango dute, eta, astero bezala, futbolaren inguruko istorioak ekarriko dizkigu.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.