Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Jon Basaguren izango dute gonbidatu 'Gure Kasa' saioan gaur gauean

EiTB

Leire Olaberria kolaboratzailea gonbidatuaren amarekin egongo da.

  • Jon Basaguren, Izaki Gardenak taldeko abeslari eta sortzailea

    Jon Basaguren, Izaki Gardenak taldeko abeslari eta sortzailea. Irudia: EiTB

Gaur gauean, Jon Basaguren, Izaki Gardenak taldeko abeslari eta sortzailea, izango dute 'Gure Kasa' saioan. Dena oskol izena du atera duen azken diskoak, eta horretaz eta azken urteotan egindako lanaz arituko da gasteiztarra.

Leire Olaberria izango dute kolaboratzaile, eta horrek zer esan nahi du? Jon Basagurenen ama ere ezagutuko dugula. Zer du kontatzeko abeslariaren amak? Gauza asko eta oso hunkigarriak, seguru!

'Gure Kasa' saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1 eta eitb.eus-en.