Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Jon Artano kazetaria izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Hego Amerikan lau urte korrespontsal lanean eman eta gero, bizi izan dituen esperientziak kontatuko ditu.

  • Jon Artano kazetaria

    Jon Artano kazetaria. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan, Jon Artano kazetaria izango dute gonbidatu. Hego Amerikan lau urte EiTBrako korrespontsal lanean eman eta gero, bueltan dago Artano, eta bertan bizi izan dituen esperientziak kontatuko ditu; besteak beste, Kolonbiako bake prozesu historikoa. Profesionalki eta pertsonalki egoera hori nola bizi zuen kontatuko du Artanok.

Zestoarrak inondik inora espero ez dituen lagunak eta senideak ikusiko ditu Izaskun Moyanoren Oroitzapenen kaxan, eta, bene-benetan, aho bete hortz geratuko da.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.