Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Euskal Herriko Dantza Txapelketari buruzko 'Gure Kasa'ren atal berezia, gaur gauean

EiTB

Azken edizioko irabazleak, Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo, eta txapelketa honetan gidari lanetan aritzen diren ETBko bi aurkezleak, Izaro Iraeta eta Imanol Artola, izango dituzte gonbidatu.

  • Dantzari bikotea, Euskal Herriko Dantza Txapelketan parte hartzen

    Dantzari bikotea, Euskal Herriko Dantza Txapelketan. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Duela gutxi jokatu den Euskal Herriko Dantza Txapelketaren harira, saio berezia izango dute 'Gure Kasa' saioan, gaur. Horretarako, txapelketan adituak diren Euskal Telebistako bi aurkezle izango dituzte gonbidatu: Imanol Artola eta Izaro Iraeta. Gainera, aurtengo edizioko irabazleak ere platoan izango dira, Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrak, hain zuzen. 

Imanol eta Izaro urte askoan aritu dira Euskal Telebistan lanean; besteak beste, su artifizialen, danborraden, dantzaldien eta bestelakoen emanaldietan, eta milaka ekitaldi aurkeztu dituzte. Azken urte hauetan Euskal Herriko Dantza Txapelketako aurkezleak ere izan dira. Txapelketaren inguruan hitz egiteaz gain, Izaro eta Imanolen aurkezle ibilbideak errepasatuko dituzte. Gainera, aurtengo irabazleak dantzan ikusteko aukera izango dugu. 

Horretaz gain, Ainhoa Sanchezek Nahikari Garcia Realeko jokalariari egindako elkarrizketa ikusiko dugu.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.