Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Beti Gazte sokatira taldeko neskak izango dira gaurko gonbidatuak 'Gure Kasa'n

EiTB

Euskal Herriko txapelketa irabazi dute launakako modalitatean eta etorkizunera begira dituzten proiektuez arituko dira.

  • Beti Gazte sokatira taldea 'Gure Kasa'n

    Beti Gazte sokatira taldea 'Gure Kasa'n. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, 13 gonbidatu izango dituzte 'Gure Kasa' saioan: Beti Gazte sokatira taldeko neskak, hain zuzen ere. Euskal Herriko txapelketa irabazi dute launakako modalitatean, eta, orain, Irlandan jokatuko den munduko txapelketan pentsatzen ari dira. Beti Gazte taldearen ibilbide luze eta oparoa errepasatuko dute saioan, eta etorkizunera begira dituzten proiektuez hitz egiteko tartea ere hartuko dute.  

Neskekin, platoan, Jon Garate, Marta Elvira eta Ainhoa Sanchez egongo dira. Jon Garatek, beste behin, Goenkalek esana atalean, Euskal Telebistako telesail mitikoaren bitxikeriak kontatuko ditu. Marta Elvira, berriz, potilleatzera joan da Lesakara, eta Beti Gazte sokatira taldekoen sekretuak ezagutzeko aukera izan du. Azkenik, Ainhoa Sanchez Barakaldora joan da, eta emakume futbolarien kromoak egiten dituen Iker Iglesiasekin hitz egiteko aukera izan du.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.