Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Gaizka Aranguren eta Iñaki Perurena izango dira gaurko gonbidatuak 'Gure Kasa'n

EiTB

'Itxi Liburuak' ETB1eko saio berriaren aurkezlea da Gaizka, eta Iñaki Perurena izango du gonbidatu aste honetako atalean.

  • Iñaki Perurena eta Gaizka Aranguren, 'Itxi Liburuak' saioan

    Iñaki Perurena eta Gaizka Aranguren, 'Itxi Liburuak' saioan. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

'Gure Kasa' saioak ETB1eko 'Itxi Liburuak' saio berriko partaideak gonbidatuko ditu gaur: Gaizka Aranguren aurkezlea eta Iñaki Perurena, aste honetako atalaren protagonista.

Saioak Euskal Herriaren historia errepasatuko du, baina liburuak albo batera utzi, eta gure herriko pertsona ezagunak irakasle hartuta. Saioaren nondik norakoak jorratuko dituzte 'Gure Kasa'n, eta gonbidatuen ibilbide profesionalaz hitz egiteko tartea ere hartuko dute.

Kolaboratzaileei dagokienez, Joseba Beloki beste aspaldiko ezagun baten bila joan da: Xabi Fernandez. Ibarrakoa da bera, baina itsasoan egin du historia. Atenasko eta Pekingo olinpiar jokoetan urrezko eta zilarrezko dominak lortu zituen, eta, munduari bira sei aldiz eman dion arren, zazpigarrenez egitea pentsatzen ari da.

Marta Elvira, bestalde, Leitzan eta Iruñean izan da, gonbidatuen inguruan potilleatzen. Azkenik, gonbidatuen abesti kuttunenak entzuteko aukera ere izango dugu Doinu kaxa atalean.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.