Gure Kasa
21:00etan
Karmele Jaio idazlea hartuko dute, gaur gauean, "Gure Kasa" saioan
EiTB
'Aitaren etxea' du izena bere azken liburuak, eta oso harrera ona izan du.
-
Karmeke Jaio. Argazkia: EiTB
"Gure Kasa" saioan izango da, gaur gauean, Karmele Jaio idazlea. Aitaren etxea du izena bere azken liburuak, eta oso harrera ona izan du.
Bestalde, Maddalen Arzallusek Azpeitiko inauterien inguruko abestiak eta kontuak ekarriko ditu Abestien zaindaria atalean, eta, bide batez, idazle gasteiztarraren abestirik kuttunenak zeintzuk diren jakingo dugu Arzallusen eskutik.
Karmele Jaio erabat hunkiturik ikusiko dugu Izaskun Moyanok zabalduko dion Oroitzapen kaxari esker.
"Gure Kasa" 21:00etan izaten da ikusgai, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.