Gure Kasa
22:30ean
Jon Maya, Abel Barriola eta Jon Salsamendi, gaur gauean, "Gure Kasa"n
EiTB
Pilota partiden eta estropaden itzuleraz, Kukai dantza taldeak jaso duen Max sarietarako izendapenaz eta konfinamenduak ekarriko dituen aldaketez mintzatuko dira, besteak beste.
Gaurko "Gure Kasa" saioak Jon Maya dantzari eta koreografoa, Abel Barriola pilotari ohi eta ETBko esataria eta Jon Salsamendi Orio Arraun Elkarteko entrenatzailea izango ditu gonbidatu. Besteak beste, pilota partiden eta estropaden itzuleraz, Kukai dantza taldeak jaso duen Max sarietarako izendapenaz eta konfinamenduak ekarriko dituen aldaketez mintzatuko dira.
Horrez gain, modan dauden TikTok klipak egitera animatuko dira, eta, Maddalen Arzallusekin, Gure Kasa Banda osatuko dute. Bestalde, Marta Elvira kazetariak Terrazeoa egin du Orion, Maya, Barriola eta Salsamendiri buruz galdezka.
Axi Munian surflaria izango da aste honetako kolaboratzaile gonbidatua, eta Zarauzko bere txokorik gustukoenak erakutsiko dizkigu. Joseba Beloki, berriz, Iraia Oiartzabal moda diseinatzailearengana joan da. Bere atelier berria erakutsi, eta egoera berri honek sortu dizkion arazo eta atzerapenak kontatuko dizkio.
Julen eta Antton Telleriak gidatuko dute gaurko "Gure Kasa" Virginia Santos bekadunaren laguntzarekin, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.