Itxi

Handitzen Handitzen

Handitzen Handitzen

Handitzen Handitzen

ETB1en, 22:00etan

Donostiako suhiltzaileen egunerokoa, gaur gauean, 'Handitzen, Handitzen' saioan

EiTB

Ane, Maddi, Oneka, Irei eta Aimarrekin batera, Donostiako suhiltzaileen parkea bisitatuko du Zuhaitz Gurrutxagak.

0:27
Zuhaitz Gurrutxaga, 'Handitzen Handitzen'.

Donostiako suhiltzaileen parkea bisitatuko dute gaur Zuhaitz Gurrutxagak eta bere lagun taldeak ETB1eko 'Handitzen, Handitzen' saioan. Ane, Maddi, Oneka, Irei eta Aimarrekin batera, parkeko instalazioak eta bertako langileak ezagutzeko aukera izango du Gurrutxagak.

Bisita, baina, ez da oso ondo hasiko, Maddi ezin topatu ibiliko baita Zuhaitz. Azkenean, non aurkituko eta suhiltzaileen barran gora eta behera. Gainera, Aitor izeneko profesionalaren laguntzarekin, Maddik aukera izango du Donostiako parkeko lehen emakume suhiltzailea izateko, sutan dagoen auto bat itzalita.

Dena ez da suari aurre egitea izango, ordea. Leitzako Aimarrek suhiltzaileen lanaren beste alderdi bat bizitzeko aukera izango du, altueretan arituko baita. Kamioiaren garabian gora 42 metroko garaiera hartuko du Garikoitzen laguntzaz, eta berarekin batera eraikin bat 'rapelatuko' du.

Bestalde, Onekak eta Zuhaitzek suhiltzaileen parkeko bizimodua gertutik ezagutuko dute: gimnasioa, logelak, liburutegia, telebista-gela edo sukaldea bisitatuko dituzte, eta 'Kutxipanda' izeneko suhiltzaile lagun talde batekin egingo dute topo.

'Handitzen, Handitzen' saioko kideek ikusiko dutenez, parkean ez dute soilik suhiltzaileek lan egiten. Nekane, adibidez, deiak jasotzeaz eta suhiltzaileei abisua pasatzeaz arduratzen da, eta bere lanaren pasarte bitxienak kontatuko dizkie Irei txikiari eta Gurrutxagari.

Azkenik, Bergarako Aneren aurreiritzia apurtzen saiatuko dira igande honetako hitzorduan. Izan ere, txikiak uste du suhiltzaileen lana lasaia dela eta, beraz, Donostiako parkeko suhiltzaileek irteera batera eramango dute, lan horren alderdi gogor eta konplikatuena erakusteko.

Sorpresa batekin amaituko da abentura.

'Handitzen, Handitzen' saioa igandeetan izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.