Itxi

Harian

22:25ean

Korrikarekin bat, gaur gaueko 'Harian'

A.H.

EITB

Oihane Mateos aurtengo Korrikaren protagonistekin izango da.

0:37
Korrikarekin bat, gaur gaueko 'Harian'

Korrika izango du ardatz gaur gaueko "Harian" saioko erreportajeak, 22:25ean, ETB-1en. Dagoeneko hasi da 18. Korrika Eman Euskara Elkarri lelopean. Hurrengo 11 egunetan Euskal Herriko herri guztietatik igaroko da eta martxoaren 24an Baionan amaituko da jai giroan.

Aurten, euskara ikasten ari diren milaka eta milaka pertsonei eta euskaldun-berriei zuzenduta dago korrika. Oihane Mateos beraiekin egon da; baita irakasleekin, Korrikaren sortzaileetako batekin eta euskaltzale famatu batzuekin ere.