Harian
22:30ean
Ez ohiko etxeak ezagutuko ditu 'Harian' saioak
A.H.
EITB
Etxebizitza kontzeptua garatzen doan einean, etxe ezberdinak sortu dira: modularrak, lastozkoak, egurrezkoak, etab.
-
Oihane Mateos Harian
Etxebizitzaren kontzeptua urteekin aldatzen doa. Betiko porlanaren eta adreiluaren ordez, teknika iraunkorragoak, merkeagoak eta ekologikoagoak erabiltzen hasi dira. Oihane Mateos Euskal Herri osoko hainbat txokotan ibili da, eta bertatik bertara ikusi ditu etxebizitza berri hauek. Igandeko saioan, etxe modularrak, lastozkoak, egurrezkoak eta yurta mongoliarrak ezagutuko dituzte, besteak beste.
'Harian' gaur emitituko da 22:30etik aurrera ETB-1en.