Herri People
23:20an
Nerea Amilibia korrikalariarekin, gaurko 'Herri People' saioan
A.E.
EiTB
Halaber, sagardoa egiteko sagarra biltzen ere izango da Ibon Gaztañazpi.
-
Nerea Amilibia. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, 'Herri People' saioan, historia eta pertsona sorta aurkeztuko digu Ibon Gaztañazpik; tartean, ehunka txapel irabazi dituen Nerea Amilibia korrikalaria. Horretaz gain, sagardoa egiteko sagarra biltzen izango da Aian, Gotzon Iruretagoienarekin.
Bestalde, gizartearekin kritiko den idazle batekin mintzatuko da Ibon: Elgoibarko Jose Mari Ondartzarekin.
Azkenik, Brigitte Ryckenbusch Senpereko artisau eta euskaldun berriak bere etxeko ateak zabalduko dizkio.
'Herri People' 23:20an izango da ikusgai, ETB1en.