Herri People
23:15ean
Pertsonaia eta istorio berriak, gaurko 'Herri People' saioan
A.H.
EITB
Besteak beste, tatuajeak egiten dituen gizon bat, Lapurdi eta Gipuzkoako mugan aritutako kontrabandista bat, eta Amerikan izandako zesta-puntako jokalaria ezagutuko ditu Ibon Gaztañazpik
-
Ibin Gaztañazpi, 'Herri People' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB
Gaur, Ibon Gaztañazpi Euskal Herrian zehar bidaiatuko da, hainbat pertsonaia eta istorio berezi topatzeko. Hasteko, Ameriketan izandako zesta puntako jokalaria eta zestogilea ezagutuko ditu, biak ala biak markinarrak, eta ondoren, tatuajeak egiten dituen eibartar batekin arituko da solasean Ibon Gaztañazpi. Horrez gain, Gipuzkoa eta Lapurdiko muga gauez zeharkatzen zuen kontrabandista batekin ere izango dira asteleheneko saioan.
Bestalde, Bizkaiko Zubia ondo baino hobeto ezagutzen duen bermeotarra bisitatuko dute, eta amaitzeko, Donostiatik Erromara oinez joan den 77 urteko legazpiarrarekin zango da.
'Herri People' astelehen honetan emitituko da 23:15etik aurrera ETB1en.