Itxi

Herri People

Herri People

Herri People

Gaur, 23:10ean, ETB1en

Kirolarekin zerikusia duten istorioak, 'Herri People' saioan

A.E.

EiTB

Ibon Gaztañazpik Leon Albeniz 'Iruntxiberri', Peio D´Ospital, Ellande Alfaro eta Alex Solozabal kirolari ohien bizipenak ezagutuko ditu.

2:04

Gaurko 'Herri People' saioan, kirolarekin lotura duten lau istorio ezagutuko ditugu. Lehenengoan, Leon Albeniz 'Iruntxiberri' korrikalari ohi eta herri kiroletako prestatzailearekin egongo dira. Gazte denboran hamaika apustu egindakoa da, eta egun plazetan dabiltzan herri kirolari onenen prestatzailea da. Bere apustu sonatuenetan bizitako istorioak kontatuko ditu, baita herri kiroletako hainbat sekretu ere.

Iparraldera egingo dute salto ondoren, Ezpeletara hain zuzen ere. Bertan bizi da Peio D´Ospital, Baionako eta Frantziako selekzioko errugbilari ohia. 1974 eta 1982 artean punta-puntako errugbi jokalaria izan zen, eta selekzioarekin bitan irabazi zuen 5 Nazioen Txapelketa. Kirol hastapenak eta bere ibilbidean jazotakoak kontatuko ditu: errugbi zelaian edukitako borrokaldiak, Mitterrand ezagutu zuenekoa...

Iparraldean jarraituz, Saran, Ellande Alfarori egingo dio bisita Ibonek. Pilotagilea da Ellande, eta pilotak nola egiten dituen erakutsiko du, hasieratik bukaeraraino.

Pilotarekin jarraituz, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan puntista izandako Alex Solozabal ermuarra ezagutuko dugu. Miamiko eta Habanako frontoietan aritu zen batik bat, eta gogoan du Fidel Castro eta 'Che' Guevara ezagutu zituen eguna.

'Herri People' gaur izango da ikusgai, 23:10ean, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista