Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Gaur gauean

Aian izango dira gaur Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi

A.E.

EiTB

'Herri Txiki, Infernu Handi'ko aurkezleak trenean iritsiko dira herrira.

0:38

Aiara iritsiko da gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa. Euskotreneko kostaldeko linean iritsiko dira Zuhaitz eta Pagadi Aiako geltokira, Oriorekin muga-muga egiten duen geltokira. Bi herriak non hasi eta non bukatzen diren jakiten nahikoa lan izango dute biek.

Zuhaitzek geltokitik herriaren erdiguneraino daraman bederatzi kilometroko bideari oinez ekingo dio, baserritar jator batek etxeko atean eskainiko dion kafea hartu ondoren. Halere, azken kilometroak beste baserritar baten traktorearen atoian igota egingo ditu, eguzkiaz gozatzen. Aiako probalekuan, harrizko zorua sopleteekin erretzen aurkituko ditu bi gizon, eta haiek azalduko diote Zuhaitzi idi-probetan tranpak gerta ez daitezen hartu beharreko neurri zorrotz guztiak. Herriko tabernak sagardoz hornitzen dabilen banatzailearekin bere indarra frogatzeko aukera izango du, sagardo botila kaxak harriak bailiran lurretik bizkarrera altxatuz. Aiako kanposantuan, bi aldiz hilzorian egon den bizilagun baten abenturak ezagutuko ditu, eta ondoren, idien entrenamendu lana gertu-gertutik bizi izango du bi itzainen eskutik. Aiako baratza batean sonbrila baten azpian ardo tragoxka bat hartzen amaituko du idi pare batek baratzeko lurra goldearekin gogor lantzen duten bitartean.

Pagadik eroso-eroso egingo du erdigunerainoko bederatzi kilometroko bidea, herriko taxi bakarrean taxistarekin solasean. Taxistak hainbat bezero mozkorrekin izandako abenturak kontatuko dizkio. Kongoko hainbat ministro Aian bisitari izan dituen enpresari jator bat ezagutuko du ere Pagadik, eta astoari atzeraka ibiltzen irakatsi dion baserritar bat ere bai. Moro astoak herriko eskailera estu eta maldatsuenak atzeraka nola igotzen dituen ikusiko du Pagadik. Uso mezulariz osatutako usategi ederra duten aita-semearekin solasaldi interesgarria izango du Pagadik, eta uso mezulari bat urrutitik askatu eta etxera bueltatzeko gai ote den frogatu ahal izango du. Maitasun istorio eder eta harrigarri baten lekuko izango da ere Pagadi, moskutar eta aiar baten arteko amodio istorioarena, hain zuzen. Motora txiki batean, Aiako arrantzale batek lagunduta, Aiako hondartza txikia ezagutzera joango da Pagadi.

'Herri Txiki, Infernu Handi' 22:15ean dago ikusgai gaur gauean.

/strong>