Herri txiki, Infernu Handi
Audientzia
'Herri Txiki,Infernu Handi'k arrakastatsu itxi du lehen denboraldia
EITB
Errekorra lortu zuen saioak azkeneko atalaren emanaldiarekin: euskaldunen artean, %8,8ko audientzia zatia lortu zuen, eta 134.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak audientziaren babes handiarekin itxi du bere lehenengo denboraldia eta errekorra lortu du azkeneko atalaren emanaldiarekin. Igandeko atalak, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Antzuola herrira eraman zituen, bertako ohiturak eta herritarrak ezagutzeko asmoz. Abentura horretan denboraldiko daturik onena lortu zuten: euskaldunen %8,8ak jarraitu zuen emanaldia, eta 134.000 ikus- entzuleko audientzia metatua lortu zuten, Euskadin eta eragin eremuan.
Euskal Telebistako lehenengo katerako proposamen berri honek publikoaren ikusmina lortu du, gertutasuna eta umorea bat egiten dituen formatu berritzaile batekin. Bi aurkezleak, Zuhaitz eta Pagadi, herri txikiz herri txiki ibili dira Euskal Herria osoan barrena, eta bidaia horretan audientziaren babesa bereganatu dute. Lehenengo denboraldi honek, bataz beste, %7,4ko audientzia zatia lortu du euskaldunen artean, eta 118.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du.
Datorren igandean, 'Herri Txiki, Familia Handi' saioa eskainiko dute ETB1en. Zuhaitzek eta Pagadik azkeneko hilabeteetan bizi izandako momentu ugari gogoratuko dituzte, eta unerik esanguratsu eta dibertigarrienak komentatuko dituzte.
tatuko dituzte.

